Elektrizitatea – Goi Mailako zikloa

AUTOMATIZAZIOA ETA ROBOTIKA INDUSTRIALA (A, B eta D EREDUAK)

Goizeko ordutegia Titulu honen konpetentzia orokorra da industria-sistemetako prozesuen neurketa, erregulazio eta kontroleko instalazio automatikoak muntatzeko eta mantentzeko proiektuak garatzea eta kudeatzea, eta sistema horiek muntatu, mantendu eta abian jartzeko lanak gainbegiratzea eta egitea, betiere kalitate eta segurtasun-irizpideak errespetatuta eta ingurumen eta diseinuarekiko errespetuzko irizpideak errespetatuta.

SISTEMA ELEKTROTEKNIKOAK ETA AUTOMATIZATUAK

Gaueko ordutegia Titulu honen konpetentzia orokorra honetan datza: behe-tentsiorako erregelamendu elektroteknikoaren esparruan (BTEE) instalazio elektroteknikoen proiektuak garatzea, eta horien muntaia eta mantentze-lanak kudeatu eta ikuskatzea. Baita telekomunikazio-azpiegitura komunen instalazioen mantentze-lanak gainbegiratzea, ezarritako dokumentazio teknikotik, zehaztapenetatik, arauditik eta prozeduretatik abiatuta, funtzionamendua, kalitatea, segurtasuna eta ingurumenaren zaintza ziurtatuta.