Aurreinskripzioak

Aurreinskripzioak egiteko epea: maiatzaren 31etik ekainaren18ra (biak barne).



ONLINE

COVID-19ak eragindako egoera dela eta, matrikula online egitea gomendatzen da esteka hau jarraituz



AURREZ AURREKOA

Ordutegia: 9:30etik 13:30era astelehenetik ostiralera, eta 16:00etatik 18:00etara Maiatzaren 31n /Ekainaren 1ean, 16an eta 17an.

INFORMAZIO GARRANTZITSUA


Aurreinskripzioak hizkuntza-eredu ezberdinak (A, B+, D) dituzten zikloetan

AUTOMATIZAZIOA ETA ROBOTIKA INDUSTRIALA
TELEKOMUNIKAZIO- ETA INFORMATIKA-SISTEMAK
PRODUKZIO GRAFIKOAREN DISEINUA ETA KUDEAKETA
IBILGAILU AUTOMOBILEN ELEKTROMEKANIKA
MEKANIZAZIOA - GOIZEKO ORDUTEGIA

  • Ikasleak beharrezkoa den euskara mailarik ez badu,“A” ereduan egin beharko du aurreinskripzioa. Halaber, aurreinskripzioa “B+” ereduan ere egitea gomendatzen diogu, eredu honek modulu guztiak gaztelaniaz emango direla bermatzen baitu.
  • Ikastetxeak “B+” eredua eskaintzen badu eta ikasleak eredu horretan aurreinskripzioa egin ez badu, esleipenetik kanpo geldituko da. Beraz, ziklo bakoitzerako aurreinskripzioa “A” ereduan egitea gomendatzen dugu lehenik eta “B+” ereduan bigarrenik.

  • Ikaslea euskalduna bada, aurreinskripzioa "D" ereduan egin dezake lehenik. "B+" ereduan izena ematea gomendatzen diogu ere, horrela modulu batzuk euskaraz emango direla bermatzen baita. Zikloa ikastetxe jakin batean egin nahi badu, nahiz eta gaztelaniaz izan, ziklo hori bera eta "A" eredua aukeratu beharko ditu ikasleak hirugarrenik. Bestela, esleipenetik kanpo geldituko da ikastetxeak "A" eredua bakarrik eskaintzen badu.

Oso garrantzitsua da ikasleek ziklo- eta ikastetxe-aukera askotan egin dezaten aurreinskripzioa, plazarik gabe gera ez daitezen.