Elektronika – Goi Mailako zikloa

TELEKOMUNIKAZIO SISTEMAK ETA SISTEMA INFORMATIKOAK (A, B eta D EREDUAK)

Goizeko ordutegia Titulu honen konpetentzia orokorra da telekomunikazio-azpiegitura komunen eta telekomunikazio-sistemen eta -tresnerien proiektuak garatzea eta muntatzeko eta mantentzeko lanak gainbegiratzea –hala nola banda zabaleko eta irrati-komunikazio finko eta mugikorretako sareenak, sistema telematikoenak, ikus-entzunezko produkziokoenak eta transmisiokoenak–, betiere dokumentazio teknikoa, araudia eta ezarritako prozedurak abiapuntu izanik eta funtzionamendua, kalitatea, segurtasuna eta ingurumenaren kontserbazioa ziurtatuta.

MANTENTZE-LAN ELEKTRONIKOA (LOE)

Gaueko ordutegia Titulu honen konpetentzia orokorra da tresneria eta sistema elektronikoak –profesionalak, industrialak eta kontsumokoak– mantentzea eta konpontzea, eta horiek mantentzeko prozesuak planifikatzea eta antolatzea, betiere lan- eta ingurumen-arriskuen prebentzio-planak, kalitate-irizpideak eta indarrean dagoen araudia aplikatuta.