Urratsbat

Enpresa bat sortzea erraza ez dela badakigu; horrexegatik, zure enpresa sortzeko prozesuan lagunduko dizugu. Urratsbat-ek honako zerbitzu hauek eskaintzen dizkie ekintzaileei: aholkularitza osoa enpresa sortzeko prozesuan, enpresaren lehengo hilabetetan hiri-erdigunean guztiz hornitutako bulegoa erabiltzeko aukera eta, proiektuak hala eskatuz gero, bestelako instalazioak erabiltzeko aukera ere (produktuaren prototipoak egiteko tailerrak azterketa fasean, adibidez).


"Bakarrik ibiltzen bazara, azkarrago joango zara; lagunduta ibiliz gero, urrunago iritsiko zara"