IKTB


Gure ikastetxeko Informazioa eta Komunikazioaren Teknologia Berrien (IKTB) talde dinamizatzaileak teknologia berriak irakaskuntza arloan zabaltzearen alde lan egiten du.

Zerbitzu honen bidez informazioa eta komunikazioaren teknologia berrien (agian ez hain berriak) erabilera dinamizatzeko borondatea adierazten dugu. Momentu honetan lantzen ari garen proiektuak hauek dira: iPad-en erabilera geletan, 3D inprimagailuak, dronen erabilera…

Irakasleek hainbat prestakuntza ikastaroak jasoko dituzte teknologia hauek ikasgeletan sartu eta ezarri ahal izateko.