iPad LH-n


Emilio Campuzano ikastetxeak “iPad LH-n” berrikuntza-proiektuan parte hartu du azken lau ikasturteetan, Elektronika sailaren eskutik. Tabletak bezalako gailu mugikorrak irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuetara gehitzeko asmoarekin jaio zen proiektua.

Ikasleentzako hogeita bost tabletekin, irakasleentzako bost tabletekin, bi ordenagailu eramangarriekin, Mac zerbitzari batekin, Apple TV batekin eta wifi sarbide-puntu batekin abian jarri zen proiektua.

Ikastetxeko ikasle guztien eskura daude tabletak. Webgune honetan dagoen egutegi baten bidez eska ditzakezu.  ESTEKA EGUTEGIRA

Halaber, blog bat zabaldu dugu ikasleek informazioa parteka dezaten tabletekin lan egiten dutenean.
ESTEKA BLOGERA