Berrikuntza


Berrikuntza arloan, Tknika zentroak proposatutako Ohitura Sortzaileak eta Adimen Lehiakorra izeneko proiektuetan parte hartzen ari gara, ikastetxean berrikuntzaren kudeaketa eredua ezartzeko asmoarekin. Eredu honek aukerak behatu eta identifikatzen ditu, geroxeago ekimenak garatu, ezarri eta zabaldu ahal izateko.

Proiektu hauei esker, merkatuan gertatzen ari diren aldaketak aurreikusten ditugu, eta gure ikastetxea eta hezkuntza eskaintza merkatuaren joera berriei hobeto egoki ditzakegu.

Halaber, fase ezberdinetan dauden hainbat proiektutan parte hartzen ari gara; esaterako: Industria 4.0; Panda Raid; 3d inprimagailuak; iPad-en erabilera geletan; Smart Green Buldings - Tinny House plataforma; LH-ko Ikastetxeen Auto Elektrikoen I. Lehiaketan, etab.