LANTOKIKO PRESTAKUNTZA

Gure ikastetxea Bilbon egon da 1959tik eta Bilbo Handiko, Enkarterriko, Aiarako, Durangaldeko, Arratia-Nerbioiko, Lea Artibaiko eta erkidego mugakideko (Kantabriako, esaterako) enpresekin batera aritzen da lanean.

Izan ere, Ikastetxeak lankidetza-hitzarmenak sinatu ditu 400 enpresa baino gehiagorekin, irakasten ditugun hezkuntza-ziklo guztiekin zerikusia duten sektore produktiboetan.

Lankidetza honi esker, gure ikasleek arrakasta portzentaje handia lortzen dute lan-merkatuan.