Kalitate politikak

Emilio Campuzano LHII-k EFQM eredua hartu du ikastetxeko kudeaketa-erreferentzia gisa, kalitatea, ingurumena, jasangarritasuna, lan segurtasuna eta osasuna bere jardueraren ardatz bihurtuz. Erdi eta goi mailako prestakuntza ziklo hauek ikas dezakezu gure ikastetxean: Berez Dabiltzan Ibilgailuen Mantentze-Lanak, Elektrizitatea, Elektronikoa, Eraikuntza eta Obra Zibila, Arte Grafikoak eta Fabrikazio Mekanikoa. Prestakuntza ez-arautua ere eskaintzen dugu.

Ondorioz, UNE-EN-ISO 14001:2015, UNE-EN-ISO 9001:2015 eta UNE-EN-ISO 45001:2018 arauetan oinarritutako Kudeaketa Sistema Integratua garatu dugu, hurrengo irizpideak ardatz izanik:
  • Ondo egindako lana eta gure jardueren, eskaintzen ditugun zerbitzuen, lan prozesuen eta kudeaketa sistemaren etengabeko hobekuntza, ikastetxeko zuzendaritza estrategikoa sustatzeko eta bere xede eta kontestuarekin bat egiteko asmoz.
  • Osasun fisikoa, giza osasuna eta buru osasuna langileen eskubideak dira. Ikastetxeko profesional guztiek eskubide hauek babesten lagunduko dute.
  • Gure jarduerari, arriskuen prebentzioari eta ingurumenari aplikagarriak diren lege eta araudiak betetzea, hala nola gure gain har genitzakeen bestelako konpromisoak.
  • Ikasleei, ikastetxeko langileei eta interes taldeei balioa eskaintzea. Horretarako, euren proposamenak entzungo ditugu eta interesak betetzen saiatuko gara.
  • Kutsadura prebenitzea eta gure jarduerak ingurumenean dituen eragin negatiboak murriztea, hondakinen sorkuntza txikiagotuz kontsumo arduratsuaren bitartez. Ingurumenaren etengabeko babesaren aldeko apustua egingo dugu.
  • Ingurumenean zein ikastetxeko langileen edo interes taldeen osasunean eragina izan lezaketen ezbeharrak eta hauen ondorioak saihesteko kontrol eta segurtasun maila egokia lortzea.
  • Jokaera seguru eta jasangarria bultzatzea, ikastetxeko langileei eta ikasleei bizikidetasuna eta ingurumenarekiko begirunea sustatzeko behar dituzten informazio eta baliabide guztiak eskainiz. Interes talde guztien gogobetetasuna lortzea dugu helburu.
  • Prozesuen kudeaketa hobekuntzara bideratzea, beraien etengabeko planifikazioa, garapena eta berrikuspena bermatuz. Gure proiektuek bat egingo dute ikastetxeko xede, ikuskera eta estrategiekin, balioen adierazpenean aipatutako joerak betiere errespetatuz.
Ikasle eta irakasle guztiek irizpide hauek gorde beharko dituzte, ikastetxeko kudeaketaren hobekuntzan eta xedeen lorpenean era aktiboan parte hartuz.