Eraikuntza

Enpresen-errealitatea ulertzen duen zikloa eskaintzen dizugu, informatika programa berriei egokituta. AUTOCAD, REVIT, PRESTO, CYPECAD MEP, BIM, LIDER-CALENER, etab. erabiltzen ditugu gure klaseetan.

Lankidetza hitzarmenak ditugu enpresa eraikitzaileekin eta eraikuntza-lanak (babes ofizialeko etxebizitzak, etxebizitza libreak, Bilboko ferry-terminal berria, BIO-CRUCES eraikina…), birgaikuntza sustatzen duten erakundeak (INGURUBIDE), irisgarritasunaren alde lan egiten duten elkarteak (FEEKOR) eta kalitatearen kontrol-laborategiak sarri bisitatzen ditugu.

Gure irakasleek eta ikasleek hainbat berrikuntza proiektutan parte hartzen dute (PASSIVHAUS edo SMART GREEN BULDINGS - TINNY HOUSE, esaterako). Gure ikasleek Lanbide Heziketa Duala edo praktikak enpresa eraikitzaileetan egiteko aukera dute. Halaber, prestakuntza Alemanian, Erresuma Batuan, Italian eta Europako beste herrialdeetan egiteko aukera eskaintzen diegu Erasmus+ programari esker. Tituludun berriei zein ikasle ohiei zuzendutako lan-poltsa bat dugu.