Automozioa

Automozioa gustuko baduzu –motibazioa ezinbestekoa da prestakuntza arrakastatsua lortzeko–, mekanika eta elektrizitate-elektronika arloetan puntako teknologia erabiltzeko aukera izango duzu gure ikastetxean. Hala, lana errazago aurkitu ahal izango duzu automozioaren sektorean.

Inguruetako tailer nagusiekin aritzen gara lanean, ikasleak lantokian zein Lanbide Heziketa dualaren bitartez prestatzeko. Hitzarmenak ditugu Europako beste herrialdeekin, eta ikasleak atzerrira bidaltzen ditugu urtero Erasmus+ programaren babespean. Italia, Frantzia, Txekiar Errepublika, Finlandia, Alemania, Erresuma Batua edo Polonia zure eskura daude curriculuma nazioartekotu nahian bazabiltza.