Prestakuntza eta Lan Orientazioa

Lana aurkitzeko eta zure lan-jardueran profesionaltasun osoa lortzeko orientazioa eskaintzen dizugu Prestakuntza eta Lan Orientazio sailean. Zure gaitasun pertsonalak hobetzeko lan egiten dugu, berrikuntza, sormena, ekintzailetza eta talde-lana bezalako gaitasunak sustatuz. Halaber, lana aurkitzeko eta teknologia berriak behar bezala kudeatzeko teknikak lantzen ditugu, lan zuzenbideari eta legeei buruzko ezaguerak zabalduz. Konpromiso etikoa dugu enpresa eta ikaslearekin.

Horretarako, Bilbao Ekintza bezalako erakundeekin batera lan egiten dugu, eta hainbat ekimenetan parte hartzen dugu, hala nola Gazteak Sortzen eta Gamigazte programetan, Bizkaiko Foru Aldundiako DEMA agentziak bultzatutako Enpresari programan edo Euskal Herriko Unibertsitateko eta Deustuko Unibertsitateko enplegu tailerretan.