Ethazi


Erronketan oinarritutako ikasketa metodologia kolaboratibo berri batean lan egiten egon gara 2015 urtetik, ETHAZI izenekoa. Berrikuntza pedagogikoa ikastetxeko helburu estrategikoetako bat da, gure xede, ikuskera eta balioetan adierazten dugun moduan. Ikaskuntza kolaboratiboa talde txikietan oinarritutako metodo didaktikoa da. Taldekide bakoitzak berak eta bere ikaskideek ikasitakoa ahalik eta gehien maximizatzen laguntzen du. Ikaskuntza kolaboratiboa sustatzeko arrazoiak honako hauek dira:
  • Ikasleen adimen interpertsonala garatzen laguntzen du.
  • Ikaskuntza-komunitate kooperatiboa sortzen du. tHoni esker, ikasleek euren ikaskideekin batera ikasten dute. Ezagutza indibidualak talde-ezagutza aberasten eta handitzen du.
  • Ikasleak elkarri laguntzen dira, elkartasuna eta eskuzabaltasuna handituz. Hasiera batean eraginkorrago izateko elkarrekin lan egiten zuten ikasleek afektibitate-harreman sakonagoak garatzen dituzte geroxeago. Hala, herritar konprometituak bilakatzen dira, euren ikaskideen bizitza hobetzen laguntzeko prest.
  • Ikasten ikasi: garapen kognitiboan zein ikaskuntza prozesuan eta estrategietan arreta jartzen dugu, ikasleak prozesu honen protagonistak izan daitezen.
  • Ikaskuntzarekiko motibazioa handitzen da, hauxe da, ikasleak gehiago ahalegintzen dira garrantzitsutzat eta baliagarritzat hartzen dituzten ikaskuntza helburuak lortzeko.
  • Ikasleek errazago aurkitzen diote zentzua ikaskuntza-prozesuari, gogotsuagoak sentitzen dira eta klaseak gehiago gozatzen dituzte.
Metodologia honi bultzada bat emateko asmoz, ikasturte honetan Ethazi taldea sortu dugu familia profesional guztietako irakasleekin. Haien laguntzarekin eta irakasleen inplikazioarekin, 70 erronka berri garatzea espero dugu.
  • Spanish
  • Euskara
  • English