Elektronika

Telekomunikazio eta Mantentze-Lan zikloak kudeatzen ditu ikastetxeko Elektronika sailak, prestakuntza arautuan zein enplegurako prestakuntzan.

Gaitasun maila handia lortu dugu ikastetxeko profesional eta baliabide teknikoei esker. CISCOren CCNA R&A ziurtagiria lortzen adituak gara.

Elektronika arloko enpresekin elkarlanean aritzen gara gure ikasleei praktikak eta Lanbide Heziketa Duala egiteko aukera eskaintzeko, hemen zein Europako beste herrialdeetan, Erasmus+ programaren babespean.

Ikasle gehienak laneratzea lortzen dugu sailak duen lan-poltsari esker.

Zehaztasun gehiago nahi badituzu, ikastetxeko kontaktu orokorrera idatzi edo Elektronika saileko buruarekin hitz egiteko eskatu.