Elektrizitatea

Elektrizitatea gure bizitzako arlo guztietan hauteman dezakegu: etxebizitzetan, industrian, manufakturan, lehenengo sektorean… Enpresak gero eta profesionalagoak diren eta gaitasun-elektrikoak arlo ezberdinetan dituzten langileen bila dabiltza, instalazioetan, domotikan, eguzki-energian, muntaketa eta mantentze lanetan, automatizazioan, robotikan… aritu ahal izateko.

Hemen elektrizitate-arloko ziklo guztiak eskaintzen dizkizugu, hizkuntza eredu ezberdinetan, zure interesei hobeto egokitzen dena aukera dezazun. Ekipo aukera zabala aurkituko duzu ikastetxeko gela-tailerrean. Gure irakasleek berrikuntza proiektuetan parte hartzen dute eta lanean ari diren beste profesionalak prestatzen jarraitzen dituzte.