Arte grafikoak

Arte Grafiko sailak eskainitako ziklo guztietan diseinu bat garatzen, sortzen eta euskarrira eramaten irakatsiko dizugu. Materialak, bereizmenak, neurriak, tipografiak, fitxategi formatuak eta prozesuaren faseak ezagutuko dituzu. Diseinua, testuak eta argazkiak landuko dituzu. Azkenik, lana digitalizatu edo inprimatuko duzu, eta koadernaketa eta akaberak egingo dituzu. Emilio Campuzano LHII Bizkaian Arte Grafikoko zikloa eskaintzen duen ikastetxe bakarra da, publikoa, ofiziala eta doakoa.

Puntako enpresekin lan egiten dugu, gure ikasleek bertan praktikak zein Lanbide Heziketa Duala egin dezaten. Halaber, atzerriko enpresetan praktikak egiteko aukera ematen diegu Erasmus+ programaren bidez.

Gaur egungo ikasleei zein ikasle-ohiei zuzendutako lan-eskaintzak kudeatzeko lan-poltsa bat dugu.

Disponemos de una activa bolsa de trabajo y gestionamos ofertas de empleo para nuestro alumnado actual y para quienes anteriormente han estudiado con nosotros.