Agenda 21


2017-2018 ikasturtean ZARATAK gure etxebizitzan, lanpostuan, ikastetxean eta aisialdi-lekuetan duen ERAGINA ikertuko dugu.

2017ko abenduaren 13an, ikastetxe honetako Arte Grafikoak Erdi Mailako zikloko ikasle talde batek Bizkaia Iraunkorraren Aldeko II. Gazteen Foruan parte hartu zuen. Forua Bilboko Ingeniaritza Eskolan elkartu zen helburu nagusi batekin: eztabaidaren bitartez jasangarritasunaren kontzeptua LH-ko ikasleen artean zabaltzea.